Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/27

Real Unionera itzuli da Mujika zortzi urteren ondoren

FUTBOLA
Haritz Mujikak indartuko du Real Unionen erasoa. Pasaitarrak urte onak egin zituen Stadium Galen 2003 eta 2006 artean. 2004/2005 denboraldian Bigarren Mailara igotzear izan ziren txuribeltzak, “Manix” Mandiola entrenatzaile zela. Lorcaren kontrako partidako esperientzia gogorra bizi izan zuen Mujikak orduan. Xabier Otermin da talde hartatik Unionen jarraitzen duen jokalari bakarra. Ondoren, Burgosen, Figueresen, Castelldefelsen, Zamoran eta Mirandesen aritu da Mujika. Gorritxoekin Bigarren Mailan jokatu du azken bi denboraldietan. 1’74m da luze, eta erasoko bi hegaletan edo aurrelari postuan jokatu dezake. Bere helduaroan, zakua bete esperientzia itzuliko da Haritz Mujika Stadium Galera.

Bertan behera utzi dute langileek greba
Real Unioneko langileek greba bertan behera uztea erabaki dute. Klubak hitza bete eta hiru hilabeteko soltada ordaindu die. Langileetako batek ez du adostutakoa jaso, baina klubak aurreratu du ondorengo egunotan aztertuko dutela bere egoera. Uztailaren 31n beste hiru edo lau hilabeteko soldata jasotzea espero dute langileek. 

Mujika Mirandesekin, Real Unionen kontrako partida batean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario