Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/29

Egigurenek eta Ibai Erkiagak irabazi dute Jostaldiko finala

ZESTA PUNTA
Munduko Pilota Batzarraren txapelketako finala jokatu zuten larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Egiguren-Ibai Erkiaga bikotea izan zen irabazle, Aritz Erkiagari eta Leori bi setak irabazi ondoren (15-14 eta 15-9). Egigurenek eta Ibai Erkiagak partida atzetik hasi zuten arren, markagailua irauli eta lehen seta irabazi zuten. Bigarrenean, nagusi izan ziren hasieratik. Finalaren aurretik hirugarren posturako lehia jokatu zuten Olha-Etcheto eta Arbe-Enbil bikoteek. Lehenek jantzi zuten brontzezko domina. Pilota partidez gain, gastronomiaz gozatzeko aukera ere izan zen Jostaldin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario