Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/26

Ohorezko B Mailan jokatuko du Bidasoak

Hilabetez itxaron izanak kalte egin dio klubari

ESKUBALOIA
Kirol emaitzak kontuan hartuta dagokion mailan jokatuko du Bidasoa-Irunek hurrengo denboraldian. Azken hilabetean Asobaleko, Federazioko eta Jokalarien Elkarteko ordezkariek osatzen duten Jarraipen Komisioaren erabakiaren zai egon da. Ekainaren 30ean bukatu zen taldeek haien egoera ekonomikoari dagokion dokumentazioa aurkezteko epea. Hainbat izan ziren baldintzak bete ez zituztenak. Hala ere, komisioak hiru luzapen eman ditu. Azkenean, egoera larrian zegoen BM Aragonek ere dokumentazioa aurkeztu ahal izan du. Hori dela eta, Bidasoak ez du Asobaleko plazarik lortu, eta Ohorezko B Mailan jokatuko du.

Zein kategoriatan jokatuko zuen ez jakiteak kalte egin dio Bidasoari kirol arloan. Hainbat jokalarik taldea utzi dute, eta klubak fitxaketa bakarra egin ahal izan du. Fernando Bolea entrenatzailearen asmoa da asteazkenean entrenatzen hastea. Baina momentuz, sei jokalari besterik ez ditu konfirmatuta Bidasoak. Bulegoetan bi aukerak kontuan hartuta lan egiten egon dira, eta litekeena da hurrengo egunetan klubak hainbat fitxaketa konfirmatzea. Irailaren 13-14ean hasiko du liga Bidasoak Artalekun, Teucroren kontra.

Kantxan maila galdu zuen Bidasoak (diariovasco.com)

No hay comentarios:

Publicar un comentario