Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/20

Bigarren bandera eskuratu du Hondarribiak

Ama Guadalupekoak ezin izan du lortutako lidertza mantendu

ARRAUNA
Ligako bigarren bandera irabazi zuen atzo Hondarribia Arraun Elkarteak Pasai San Pedron. Eguraldiak eta estropada eremuaren baldintzek ohorezko txandan aritu ziren traineruei egin zien mesede. Eta horien artean, berdeak izan ziren nagusi. Lehenengo ziabogarako estropadaren burua hartu zuen Ama Guadalupekoak, eta abantaila mantendu zuen gainontzeko bost luzeetan ere. Kaikuk mehatxu egin zion hurbiletik, baina hiru segundo galdu zituen azkenean helmugan. Oriok hirugarren denbora onena egitea lortu zuen, Caborekin lehia estua izan zuen arren. “La Caixa” bandera irabazteaz gain, San Miguel Ligako lidertza lortu zuen Hondarribiak.

Etxean suspertu da Orio
Gaur Oria ibaian jokatu da estropada, erlojupeko modalitatean. Atzo enbatak kalte egin baldin bazion, gaur aldeko izan ditu baldintzak Urdaibaik. Denborarik onena egin du lehenengo txandan, eta ohorezkoan ez dute bermeotarren marka gainditu. Orio hurbil egon da, baina bigarren postuarekin konformatu behar izan du azkenean. Hondarribia hirugarren sartu den arren, ligako lehen tokia galdu du berriro. Oriok lidertza berreskuratu du etxean. Puntu bat dago, hala ere, bi onenen artean. Datorren asteburuan Bizkaia aldera egingo du TKE San Miguel Ligak. Getxon eta Zierbenan jokatuko dituzte estropadak.


SAILKAPEN OROKORRA:
1
ORIO BABYAUTO
74
2
HONDARRIBIA ORSA
73
3
KAIKU AMBILAMP
59
4
TIRÁN PEREIRA
43
5
SAN JUAN IBERDROLA
43
6
CABO
42
7
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
38
8
PORTUGALETE EULEN
37
9
ASTILLERO
30
10
SAN PEDRO ECOLMARE
30
11
PEDREÑA
6
12
URDAIBAI AVIA
-25

No hay comentarios:

Publicar un comentario