Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/22

Txapela eta errekorra lortu ditu Mendiak Getaria-Zarautzen

Espainiako Txapelketan lau domina bildu ditu Bidasoak

IGERIKETA
Getaria-Zarautz trabesiako marka onena hobetu zuen igandean Irati Mendiak. Nesketan azkarrena izan zen Bidasoa XXIeko igerilaria, baina gainera, zazpi mutil besterik ez zituen izan aurretik. Lasterketaren burua hartu zuen taldean egin zuen bidea Mendiak, Iñaki Salaberria irundarrarekin batera. Seigarren izan zen Salaberria helmugan.

Lau domina Espainiako Txapelketan
Senior mailako Espainiako Txapelketa ere jokatu zuten asteburuan Bidasoa XXIeko igerilariek. Markel Alberdik bi brontzezko domina jantzi zituen, 50 eta 100 metro libreetan. 4x100 eta 4x200 libreetan zilarrezko dominak lortu zituzten erreleboetako taldeek. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario