Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/19

Bigarren aukera izango du Galanek Irunen

Aurrelari nafarrak elastiko txuribeltza jantzi zuen 2012an

FUTBOLA
Jorge Galanek Real Unionen jokatuko du 2014/2015 denboraldian. Bigarren etapa izango da aurrelariarentzat, 2012an Osasunak utzita jokatu baitzuen Galen. Hala ere, denbora gutxi izan zuen orduan bere maila erakusteko. Urtarrilean iritsi zen, eta martxoan kluba utzi zuen, lotailu gurutzatua hautsi ondoren.

1989an jaio zen Galan Iruñean, baina Garde herrian bizi eta hazi zen (Erronkari haranean). Osasunaren lehen taldearekin debuta egin zuen 2009an. Sei segundo behar izan zituen lehen gola egiteko Lehenengo Mailan. Hurrengo urteetan, Huescan, Eskoziako Kilmarnocken eta Real Unionen jokatu zuen. Irundik pasa ondoren, Osasuna Bra itzuli zen. Azken denboraldian Levante Bn aritu da aurrelaria.

JORGE GALAN (gara.naiz.info)


No hay comentarios:

Publicar un comentario