Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/16

Puntu bat eskuratu du Real Unionek Barakaldon

Hamar jokalarirekin aritu dira irundarrak berrogei minutuz

FUTBOLA
BARAKALDO 0-0 REAL UNION
BARAKALDO: Serantes, Expósito (Coque, 60’), Alberto, Odei, Neira, Cesar, Aguiar (Quintanilla, 26’), Arriaga, Orbegozo (Etxaniz, 73’), Rubio, Goti.
REAL UNION: Otermin, Piette, Azkoiti, Valín, Seguin, Rodellar, Eneko Romo  (Morcillo, 57’) Yeray, Vega (Hugo, 57’), Abaroa (Saizar, 74’), Goikoetxea.
EPAILEA: Sanchez Aparicio (Katalunia)

Balio handia izan dezakeen puntua bildu du gaur Real Unionek. Husna egin du Lasesarren, ia bigarren zati osoan zehar hamar jokalarirekin aritu ondoren. Neurketa ona osatu dute txuribeltzek, eta irabazteko abaguneak izan dizute. Baina 49.minutuan Iker Seguinek bigarren txartel gorria ikusi duenetik aurrera, porrota ere hurbil izan du Real Unionek. Baldintza horietan, kalterik txikiena jasan du Sergio Franciscoren taldeak. Hala ere, txuribeltzek ez daukate erlaxatzeko aukerarik. Igandean Getafe Bk irabazten badu, promozio postuan gelditu daiteke Union.

Ondo hasi da gaur txuriz aritu den taldea. Lehenengo zatian zehar, Barakaldo mendean edukitzera iritsi da Real Union, eta gol aukera argiak izan ditu. 20. minutuan zutoinera bidali du baloia Goikoetxeak. Ordu erdia bete aurretik Oscar Vega izan da saiakera egin duena, baina langan jo du baloiak. 34.minutuan txartel horia erakutsi dio epaileak Seguini. Gerora garrantzitsua izango zen erabaki hori. Orokorrean, lehenengo zati berdindua izan da, zelai erdian lehiatua batez ere.

Bigarrenaren hasieran, eibartarrak bigarren txartela jaso eta aldagelarako bidea hartu behar izan du. Hamar jokalarirekin utzi du taldea, eta partida maldan gora jarri zaio Real Unioni. 60.minututik aurrera, Barakaldoren eraso etengabeak hasi dira. Hala ere, defentsaren eta Xabier Oterminen lan finari esker, gola ekiditea lortu dute irundarrek. Berdinketa mantentzeko lanean ari zela, hiru puntuak eskuratzeko aukera ezin hobea izan du Unionek. Baina Serantesek jaurtiketa gelditu dio Goikoetxeari. Landutako puntua lortu du azkenean Irungo taldeak.   


SAILKAPENA
1
CD Leganés
62
2
Sestao River Club
62
3
UD Las Palmas Atlético
60
4
CD Toledo
59
5
Athletic Club B
59
6
SD Huesca
56
7
CF Fuenlabrada
55
8
Barakaldo CF
53
9
SD Amorebieta
51
10
UB Conquense
50
11
Real Madrid CF C
49
12
Real Sociedad de Fútbol B
47
13
CD Tudelano
43
14
Real Unión Club
41
15
Club Atlético de Madrid B
41
16
Getafe CF B
38
17
CD Laudio FSR
36
18
CD Puerta Bonita
32
19
CD Sariñena
19
20
Peña Sport FC
18
futbolme.com


No hay comentarios:

Publicar un comentario