Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/16

Aurkari handia izango du gaur Bidasoa-Irunek

Ademar León hartuko dute horiek Artaleku kiroldegian (20:00)

ESKUBALOIA
Asobal Liga bukatzeko bost jardunaldi gelditzen diren arren, Bidasoa-Irunek ez du maila mantentzeko aukerarik izango.  Hamar puntu daude jokoan, eta zortziko desabantaila dute irundarrek hamalaugarren postuarekiko. Neurketa guztiak irabazi behar lituzkete Valladoliden eta Puente Genilen parera iristeko. Helburua ameskeria da. Horregatik, azken jardunaldietaz gozatzea besterik ez zaio gelditzen Bidasoari. Hala ere, lehiatzen segituko dutela baieztatu zuen astelehenean Fernando Bolea entrenatzaileak, zaleek merezi dutelako, eta hurrengo denboraldirako onuragarria izango delako: “Lanean jarraituko dugu. Asobalen edo Ohorezko B Mailan egonda ere, Bidasoak aurrera egingo du”.

Gaurkoan Asobal Ligan ibilbide oparoa daukan Reale Ademar Leónek egingo dio bisita Artalekuri. Zortzi aldiz irabazi dute leondarrek Irungo kiroldegian, ligako jardunaldietan. Disfrutatzeko aukera izango da Bidasoarentzat, baina mailarik onena eman beharko du jipoia jaso nahi ez badu. Sailkapeneko bosgarren tokian dago Ademar, Bartzelonaren, Naturhousen, Granollersen eta Huescaren atzetik. “Partida zaila izango da, baina lasaitasunez hartuko dugu. Urduritasuna eta beldurra ahazteko momentua da.  Dagoeneko ez daukagu ezer jokoan”, nabarmendu du Boleak. David Rincónen eta Roberto Álvarezen parte hartzea zalantzan egongo da, eta Iñaki Susperregik harmailetik jarraitu beharko du neurketa. Hala ere, konfirmazioa falta den arren, ez dirudi Susperregiren belauneko lesioa hasieran zirudien bezain larria izango denik.

Kiroletik

No hay comentarios:

Publicar un comentario