Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/25

Maratoi Erdia izango da igandean Irunen

ATLETISMOA
Lasterketa berria jokatuko da igande goizean Irunen. Maratoi Erdia izango da, 21.097 metroko lasterketa. Goizeko hamaiketan irtengo da Zabaltza Plazatik, eta bertan egongo da hemluga. Tartean, hiriko gune ezberdinak zeharkatuko dituzte korrikalariek. Irungo erdigunean ibiliko dira, baina Meaka auzora eta Bidasoa ibaiaren ertzera ere hurbilduko dira. 1.125 korrikalarik eman dute izena, eta Pedro Nimo dago horien artean. Behobia-Donostiaren azken edizioa irabazi du galiziarrak. 125 patinatzaile ere izango dira.  13,5km-ko ibilbidea osatu beharko dute azken horiek. Eguraldiari dagokionez, tenperatura freskoa eta euria daude iragarrita.

Irungo korrikalari taldea Maratoi Erdia prestatzen (facebook.com/mediomaratondeirun)

Grafikoa: diariovasco.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario