Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/25

Lau partida gelditzen zaizkio Bidasoari Asobal Ligaz gozatzeko

Guadalajaran jokatuko dute horiek bihar (19:00, Teledeporte)

ESKUBALOIA
Maiatzaren 24ean Asobal Ligako talde izateari utziko dio Bidasoa-Irunek. Beste taldeen arazo ekonomikoak direla eta bulegoetan maila mantentzen ez badu, Ohorezko B Mailan arituko da hurrengo denboraldian. Bitartean, azken lau jardunaldiez gozatzea eta ahal bezain beste lehiatzea izango du helburu Fernando Bolearen taldeak. Bi neurketa jokatuko dituzte horiek etxetik kanpo, eta beste bi Artalekun. Etxeko biak irabazita burua tente bukatu nahi du Irungo taldeak. Kanpoan, berriz, lan zaila izango du Bidasoak.

Bihar Guadalajarari egingo dio bisita. Lehenengo itzuli ona egin zuen Mateo Garraldaren taldeak, baina behera egin du azken jardunaldietan. Bederatzigarren postuan dago hala ere, eta etxean aritzearen abantaila izango du. Gainera, Bidasoa ez da bere onenean iritsiko. Iñaki Susperregiren lesioa larria da, lotailu gurutzatua eta meniskoa hautsi baititu. Ebakuntza egin beharko diote. Roberto Alvarezek sorbalda minduta dauka oraindik, eta taldearen egoera kontuan hartuta, atsedena hartuko du. Fernando Rincónek eta Ander Iriartek ere ezin izango dute parte hartu.

Jon Azkue, etorkizuneko ardatz
Taldeak sailkapenean izango duen tokia argituta, hurrengo denboraldia prestatzen hasi da kluba. Jon Azkueren kontratua berritzea izan da lehenengo urratsa. 2016ra arte jantziko du oriotarrak elastiko horia. Asobal Ligan eman duen maila ikusita, etorkizunerako proiektuaren ardatz egin nahi du Bidasoak. Atzoko prentsaurrekoan Fernando Boleak aurreratu zuen talde lehiakorra egin nahi dutela: “Ohorezko B Mailan egonez gero, igoera zuzena lortzeko modukoa. Eta Asobalen jarraitzekotan, maila hobean lehiatzeko gai izango dena”. Egungo taldearen %70a mententzeko asmoa ere azaldu zuen entrenatzaileak.


No hay comentarios:

Publicar un comentario