Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/23

Jai Alai World Tourreko finala izango da ostiralean Jostaldin

ZESTA PUNTA
Jai Alai World Tourreko bigarren txapelketako finala jokatuko dute ostiralean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan (20:00). Joan den asteburuan finalerdiak izan ziren Hossegorren. Horietan gailendu ondoren, Moresmau-Erkiaga II.a eta Egiguren II.a-Etcheverry ariko dira elkarren kontra finalean. Aurretik, Korta-Lignau eta Treku-Suso ariko dira hirugarren posturako lehian. Partidak 15 tantoko bi setera jokatuko dira.

Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Pilota Biltzarrak antolatu dute Jai Alive World Tour bira. Pilotari profesionalak eta amateurrak elkartzen dituzten hainbat txapelketek satzen dute. Lehena hilaren hasieran egin zuten Bilbon, eta bigarreneko finala ostiralean jokatuko da Hondarribian. Hurrengoak Gasteizen eta Bartzelonan izango dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario