Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/15

Lasesarren jokatuko du bihar Real Unionek

Larunbateko garaipenari jarraipena ematea izango dute helburu txuribeltzek

FUTBOLA 
Aurreratutako neurketa izango du bihar Real Unionek Barakaldoko Lasesarren. Arratsaldeko zazpietan jokatuko du hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida. Larunbatean Athletic Bri irabazi ondoren, konfiantza berreskuratu du Sergio Franciscoren taldeak, eta lehenbailehen lortu nahi du orain salbazio matematikoa. Azken jardunaldiko emaitzak ez ziren onak izan irundarrentzat. Laudiok eta Getafe Bk irabaztea lortu zuten. Ondorioz, bi puntura dauka oraindik Unionek promozio postua, eta laura jaitsiera zuzena.

Beste garaipen batek ia behin betiko lasaitasuna emango lioke Irungo taldeari. Baina ez du lan erraza izango.  Barakaldok 1-2 irabazi zuen lehenengo itzulian Stadium Galen. Igoera fasera sailkatzeko lehian izan dira ezkerraldekoak orain arte. Hala ere, azken aseotako emaitza txarrek helburua urrun utzi dute. Zazpi puntura daukate orain play off-a. Azken hiru partidetatik bi galdu eta bestea berdindu egin dute. Lasesarreren babesa bilatuko du oraingoan Barakaldok, hiru puntuei alde egiten ez uzteko. Sergio Franciscoren taldeak ahaleginak egingo ditu bat behintzat eskuratzeko.  


No hay comentarios:

Publicar un comentario