Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/15

Jardunaldi txarra izan dute Ohorezko Erregionaleko taldeek

FUTBOLA
HONDARRIBIA 1-1 LAGUN ONAK B
REAL UNION B 0-1 BETI GAZTE

Emaitza txarrak izan dituzte Hondarribiak eta Real Union Bk asteburuan. Mikel Llorenteren mutilek bana berdindu zuten larunbatean Hondartzan, baina sailkapeneko azkenaren kontra. Preferentera jaitsi da dagoeneko Lagun Onak B, Getariako Ketarekin batera. Beste postu bat dago jokoan, eta Hondarribiaz gain, Bergara, Vasconia,  eta Touring daude hura ekiditeko lehian. Berdeek abantaila daukate, ostegunean atzeratutako partida jokatuko dutelako. Ondarroako Aurrera hartuko dute Hondartzan ostegunean, eguerdiko hamabietan. Irabazita, lasatiasuna lortuko lukete azken jardunaldietarako.

Igandean Real Union Bk ezin izan zuen Beti Gazte gainditu. Defentsako akats bat baliatuta gola sartu zuten lesakarrek lehen zatiaren amaieran. Hortik aurrera, defentsa gogorraren bidez abantaila mantentzen ahalegindu ziren. Abaguneak izan zituzten arren, txuribeltzek ez zuten berdintzea lortu. Penaltia ere izan zuten alde, baina Ander Sanchezek huts egin zuen jaurtiketan. Hiru puntuek Lesakara egin zuten ihes, eta Unionek sailkapeneko bederatzigarren postura egin zuen atzera. Maiatzeko lehenengo asteburuan jokatuko du hurrengo partida filialak. Ostadarri egingo dio bisita, Lasarte-Orian.


SAILKAPENA
1  
BERIO F.T.
66  
2  
ANAITASUNA C.D.
57  
3  
TOLOSA C.F.
57  
4  
ARETXABALETA K.E.
55  
5  
ALOÑA MENDI KE
51  
6  
AURRERA K.E.
45  
7  
HERNANI C.D.
41  
8  
ANTZUOLA K.E.
41  
9  
REAL UNION CLUB SAD
40  
10  
OSTADAR S.K.T.
37  
11  
BETI GAZTE K.J.K.E.
36  
12  
HONDARRIBIA F.E
33  
13  
TOURING C.D.
33  
14  
ZARAUTZ K.E.
32  
15  
VASCONIA C.D.
32  
16  
BERGARA K.E.
31  
17  
GETARIAKO KETA F.T.
21  
18  
LAGUN ONAK C.D.
20  
kirolak.net


No hay comentarios:

Publicar un comentario