Berrogei
puntuetako mugara iritsi dira txuribeltzak
FUTBOLA
REAL UNION 1-0 ATHLETIC B
REAL UNION: Otermin,
Piette, Valín, Azkoiti, Seguín, Yeray, Eneko Romo, Juan Domínguez (Hugo, 60’),
Abaroa (Rodellar, 68’), Vega, Saizar (Goikoetxea, 78’).
BILBAO ATHLETIC: Arrizabalaga, Etxeberria (Lekue, 81’), Gil, Bustinza, Arnáez, Eguaras, Williams (Barco, 73’), Iruarrizaga, Aketxe, Vidal (Guarrotxena, 65’), Merino.
GOLA: 1-0, 77’: Hugo.
EPAILEA: López Toca (Kantabria).
BILBAO ATHLETIC: Arrizabalaga, Etxeberria (Lekue, 81’), Gil, Bustinza, Arnáez, Eguaras, Williams (Barco, 73’), Iruarrizaga, Aketxe, Vidal (Guarrotxena, 65’), Merino.
GOLA: 1-0, 77’: Hugo.
EPAILEA: López Toca (Kantabria).
Lasaitu ederra hartu zuen
atzo Real Unionek Stadium Galen. Berpiztu egin zen. Sariñenan galdu ondoren, ataka
larrian sartu ziren txuribeltzak, baina garaipenarekin arnas egin dute berriro.
Ia hiru hilabete zeramatzan Irungo taldeak partidarik irabazi gabe. Atzokoan,
gainera, multzoko aurkari gogorrenetarikoa gainditu zuen. Lana, jarrera eta
jokoa erakutsi zituen beste behin, eta gola eta emaitza aldeko izan ziren
azkenean. Sailkapenean, berrogei puntura iritsi da Union, eta garaipen bat
gehiago aski izan dezake maila mantentzeko.
Neurketaren garrantziaren
mailan jarri ziren jokalariak, beste inor baino lehenago. Bazkide bakoitzak
lagun bana eramateko aukera zuen arren, zale gutxi bildu ziren Stadium Galen. Eta
taldearen aldeko oihu eta animoak lotsatiak izan ziren hasieran. Jokalari
txuribeltzak, berriz, gogotsu eta kontzentratuta irten ziren zelaira. Sergio
Franciscok Rodellar aulkian utzi bazuen ere, defentsaren eta zelai erdiaren artean
oreka izan zuen Unionek. Irundarren sendotasunaren aurrean, Athleticek
zailtasunak izan zituen arearen inguruan arriskua sortzeko.
Etxekoek izan zituzten
aukerarik onenak. 6. minutuan, Azkoitik errematea egin zuen oinarekin korner
batetan, baina atezainak eskuekin hartu ahal izan zuen. 14.ean, Yerayk falta jaurtiketa gogorra egin
eta baloiak aterako bidea hartu zuen, hesian jo ondoren. Kepa Arrizabalagak
eskuarekin atera zuen atearen gainetik. Azken ordu laurdenean aurrea hartzeko
abaguneak izan zituen filialak, Bustinzaren eta Williamsen jaurtiketei esker.
Lehenengoa zutoinetik hurbil pasa zen, eta bigarrena Oterminek gelditu behar
izan zuen.
Bigarren
zatia erabakigarri
Atsedenaldiak on egin zion
Real Unioni, eta bizitasuna erakutsi zuen berriro berdegunera bueltan.
Lehenengo hamar minutuetan arriskua sortu zuten txuribeltzek, Seguinen eta
Oscar Vegaren ezker hegaletik batez ere. Zaleak animatu zituen azkenean irteera
horrek. 60.minututik aurrera ordea, indarrak parekatzen hasi ziren. Athleticek urratsa
eman zuen aurrera, eta bi aldiz saiatu zen Eguaras jaurtiketa arriskutsuekin.
Baina Hugo Rodríguez zelaian sartuta, erasoko freskotasuna berreskuratu zuen
Unionek.
77.minutuan, Saizarren eta
Vegaren arteko jokaldiak atezainaren aurrean utzi zuen Hugo, eta andaluziarrak
maisutasunez gainditu zuen Arrizabalaga. Taldeak amorruaz ospatu zuten gola,
eta aulkian zeuden jokalariak ere saltoka irten ziren. Azken ordu laurdenean talde
txuribeltzak ez zuen arriskatu nahi izan, eta abantaila gordetzean jarri zuen
ardura. Hala ere, Hugo Rodríguezek berak neurketa erabakitzeko beste hiru
aukera ere izan zituen. Athletic Bk erasora jo zuen gogor, eta irundarrek
sufritu behar izan zuten. Baina ahaleginak merezi izan zuen, eta saria jaso
zuen azkenean Real Unionek.
LABURPENA:
Irudiak: txingudionline.com
Gaizka Saizar jokalariaren adierazpenak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario