Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/11

Hondamendia ekidin nahi du Real Unionek

Bilbao Athletic hartuko dute bihar irundarrek (17:00)

FUTBOLA
Sariñenako porrot gogorra konpentsatzen ahaleginduko da bihar Real Union. Aurkari gogorra izango du parean Stadium Galen, “Cuco” Zigandaren Bilbao Athletic hartuko baitu (17:00). Gaztea izanda ere, multzoko talde indartsuenetarikoa da filial zuri-gorria. Laugarren postuan dago, bigarrenarekin berdinduta gainera. Lehenengo itzuliko partidan bana berdintzea lortu zuten irundarrek Lezaman. Baina oraingo Unionek ez du haren antza handirik. Jaitsieraren arriskua gainean dauka, eta presioak min handia egiten dio. Erronka zaila izango du Sergio Franciscoren taldeak. Hala ere, dagoeneko ez dauka huts egiteko betarik. “Bost partidako play off-a daukagu aurrean”, onartu du entrenatzaileak gaurko prentsaurrekoan.

Real Unionek Stadium Galen jokatuko duen azken aurreko partida izango da biharkoa. Fuenlabradaren kontrakoa izango da azkena, baina etxetik kanpoko bi neurketa egongo dira tartean. Bihar garaipena lortzen ez badu, Galetik urrun egin beharko ditu maila mantentzeko lanak. Asteazkenean bertan jokatuko du berriro Unionek, Barakaldoko Lasesarren. Biharko partidaren garrantziaz jabetuta, lagun bana eramateko aukera eman dio klubak bazkide bakoitzari. “Zaleen laguntza” eskatu du Sergio Franciscok berak gaur eguerdian. Testuinguru nahasiak eraginda, Irungo futbol zelaia husten joan da azken hilabeteotan. Orain ordea, zaleen babesa behar dute jokalariek. Hirugarren Mailara jaisteko arriskua handia da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario