Garaipen argia lortu du etxeko taldeak
ESKUBALOIA
VILLA DE ARANDA 28-22 BIDASOA-IRUN
VILLA DE ARANDA: Pérez
(12), Cabanas (2 goles), Esteban (1), Camino (2), Beltza (1), Dos Santos (6),
Redondo, Doldán (5), Rasero (1), Sladic (3), Muñoz (4), Sánchez (1), Martínez,
Moyano (2), Martínez Ramos, Amerigo (2)
BIDASOA-IRUN:
Zubiria (13), Ugarte, Díaz de Cerio (5), Aranburu (2), Mugika (1), Azkue (5),
Álvarez, Crowley (4), D. Rincón, Aldunate (2), Otegi, Susperregi, Källman (3),
Vidal.
MARKAGAILUA: 3-1,
6-2, 8-2, 10-6, 12-17, 14-8 (atsedenaldia); 15-10, 17-11, 19-13, 22-16, 26-18,
28-22.
EPAILEAK: Muro
San José eta Rodríguez Murcia.
Aurkari
zuzenen kontrako azken irteeretan bezala, atzo Bidasoa-Irunek ez zuen mailarik
onena eman. Zeharo menderatu zuen Villa de Arandak Irungo taldea, eta garaipen
garrantzitsua lortu zuen horrela Príncipe Felipe pabilioiean. Jaitsiera
postuetatik irten da Jacobo Cuétararen taldea. Bolearen mutilak aldiz,
amildegiaren ertzean gelditu dira. Matematikoki oraindik ez daude Ohorezko B
Mailan, baina zortzi puntuko desabantaila dute, bost neurketa gelditzen
direnean.
Hasieratik
ihes egin zion atzo partidak Bidasoari. Makal irten ziren horiak kantxara, eta
Villa de Arandak azakar hartu zuen abantaila. Lau minutu behar izan zituzten
irundarrek lehen gola sartzeko (3-1). Erasoko eraginkortasun eskasak arazo
izaten jarraitu zuen, eta ordu laurdena beteta 8-2ko aldea zeukan etxeko
taldeak. Källman irten zen orduan pistara, eta 10-7ra hurbiltzea lortu zuen
Bidasoak. Hala ere, lehenengo zatiko azken minutuetan nagusitasuna berreskuratu
zuen Arandako taldeak, eta sei goleko tartea ireki zuen berriro
atsedenaldirako.
Bigarren
zatiaren hasiera hobea izan zen kanpokoentzat. Bi kontraeraso azkarrekin,
Azkuek eta Källmanek aldea murriztu zuten. Ezusteko horien ondoren, Villa de
Arandak defentsa doitu zuen berriro, eta Xavi Díaz atezaina ere fin ibili zen
hortik aurrera. 40.minutuan 18-11koa irudikatzen zuen markagailuak,
desabantaila ia gaindiezina Bidasoarentzat. Markel Beltzak eta Álvaro Cabanasek
txartel gorria ikusi zuten, eta Arandak bi jokalari garrantzitsu galdu zituen
azken minutuetarako. Hala ere, abantaila handitzen jarraitu zuen, 27.minutuan
hamar golekoa izateraino. Seira murriztu zuen bukaeran talde irundarrak,
baina esku hutsik itzuli zen etxera. Asteazkenean Ademar León hartuko du
Bidasoak Artalekun. Galduta, jaitsiera errealitate izan daiteke.
SAILKAPENA
1
|
FC Barcelona
|
50
|
2
|
Naturhouse La Rioja
|
39
|
3
|
Fraikin BM Granollers
|
38
|
4
|
BM. Huesca
|
35
|
5
|
Reale Ademar León
|
28
|
6
|
Globalcaja C. Encantada
|
25
|
7
|
BM Guadalajara
|
23
|
8
|
Helvetia Anaitasuna
|
23
|
9
|
BM. Aragón
|
23
|
10
|
Juanfersa Grupo Fegar
|
20
|
11
|
Frigoríficos Morrazo Cangas
|
19
|
12
|
Fertiberia Puerto Sagunto
|
18
|
13
|
Villa de Aranda Top Ribera
|
17
|
14
|
Ángel Ximénez Puente Genil
|
17
|
15
|
Cuatro Rayas Valladolid
|
16
|
16
|
Bidasoa Irun
|
9
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario