ARRAUNA
Asteburu txar baten ondoren lidertza
urrundu zaio Hondarribia Arraun Elkarteari. Larunbatean hirugarren postuarekin
konformatu behar izan zuen Pasai Donibaneko Iberdrola banderan eta atzo
seigarren postuan gelditu zen Getxon. Berdeen arerio nagusiak, Kaikuk, asteburu
borobila izan du eta bi banderak irabazi ditu. Gainera, bost puntu atera dizkio
sailkapen nagusian Hondarribiari. Bihar Orioko uretan ospatuko den Euskadiko
Txapelketan parte hartuko du Ama Guadalupekoak eta Kaikurekin berriro
lehiatzeko aukera izango du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario