Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/07/19

Txapelketak ere irabazten ditu Hondarribiak


ARRAUNA
Bere hirugarren garaipena du jarraian Hondarribiak Gipuzkoako Txapelketan. Atzo Donostiako badian gaizto zegoen itsasoa, baina Ama Guadalupekoa ontziko arraunlariek eta Joseba Amunarriz patroiak maisutasuna erakutsi zuten berriro ere. 21:49.48ko denbora egin zuten, San Juanek baino sei segundu gutxiago. Zumaia izan zen sorpresa handiena, San Pedroko ontzia gainditu eta hirugarren postua eskuratu zuelako. Lau lehenengo horiek lortu zuten Orion ospatuko den Euskadiko Txapelketan parte hartzeko txartela. Horiak bosgarren gelditu ziren eta segundu bakar batengatik ez dira izango Txapelketa horretan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario