Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2012/07/19

Lagun Onak taldean jokatuko du Mendinuetak Real Unionek utzita


FUTBOLA
Real Unionek Hodei Mendinuetaren kontratua berritu du baina azpeitiarrak bere herriko Lagun Onak Taldean jokatuko hurrengo denboraldian, Irungo klubak utzita. Denboraldi amaieran beste urte batez kontratua luzatzeko aukera izango du Real Unionek eta neguko merkatuan jokalaria berreskuratzekoa ere bai. 2011/2012 denboraldian oso minutu gutxi jokatu zituen atzelariak, lesio larri batek zelaietatik kanpo utzi zuelako. Bartzelonan operatu behar izan zuen otsailean eta denboraldi gogor horren ondoren, jokatzeko premia du Mendinuetak. Etxeko taldean izango du aukera hori eta Real Unionek hurbiletik jarraituko du bere eboluzioa.
                                       Hodei Mendinueta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario