FUTBOLA
Samuel Piette eskuin lateralak
osatuko du Real Unionen defentsa. Bihar goizean sinatuko du bere kontratua eta
ondoren denboraldiko lehenengo entrenamenduan parte hartuko du. 1987an jaiotako
jokalaria da, Liejako Standarden trebatua. 2006an Osasunak fitxatu zuen eta gorritxoen
filialean jokatu zuen hiru urtez. Ondoren Eibarren, Amurrion, La Muelan, Lemoan
eta Conquensen aritu da belgikarra. Gaur 2.B mailako partiden egutegiaren zozketa egin da
eta Real Unionek Lizarran hasiko du liga, Izarraren kontra. Ondoren Barakaldo
hartuko du Galeko lehenengo partidan.
Samuel Piette, Ipuruan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario