Ander Lambarri aurrelari bizkaitarra fitxatu du Real
Unionek. Bilbotarra da, 30 urte ditu eta azken bi denboraldietan Mirandes
taldean jokatu du. 2011/2012an bigarren mailara igotzea lortu du Anduvako taldearekin. Zallan hasi zen eta Ecijan, Guadalajaran eta Lemoan ere aritu
da. Lambarrirekin falta zitzaion piezetako bat lotu du Unionek. Bitartean
taldeak entrenatzen jarraitzen du eta larunbatean udako lehenengo lagun artekoa
jokatuko du Azkoitian, Anaitasunaren kontra.
Ander Lambarri Mirandesekin, Athleticen kontrako kopako partidan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario