Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2011/12/04

Hondarribia-Irunek zailena egin zuen

SASKIBALOIA

HONDARRIBIA-IRUN 74-78 CADÍ LA SEU D’URGELL
Hondarribia-Irun: Sandra Yugeravide (10), Tania Quintero (10), Laura García (17), Laura Gil (8), eta Tatiana Kehsler (12). Amaia Gastaminza (13), Franciele (4) eta Janka Minicikova.
Galdu egin zuen atzo Hondarribia-Irunek Hondartzan, 21 puntuko aldea eduki ondoren. Lehenengo bi laurdenetan aise gainditu zituzten kataluniarrak, joko ona egin zuten berdeek eta 48 puntu lortu zituzten. Bigarren zatia oso bestelakoa izan zen, eta Cadí La Seuk 21 puntuko aldea gainditu zuen, defentsa gogor eta kontraeraso bikainei esker. Hondarribiarrak gainera ez ziren lehenengo zatiko mailara hurbildu eta erraztasun asko eman zizkioten aurkariari. Emaitza honekin puntu bakarreko aldea mantentzen dute neskek jaitsiera postuekiko.

Argazkia: bidasoaldia.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario