ESKUBALOIA
ESCUBAL BADAJOZ 29-24 BIDASOA IRUN
Bidasoa-Irun: Zubiria, Gimeno, (4), Cambronero, Aldunate (6), Aramburu (4), Leo (6) eta Kobin (4). Astydamas, Paco, Ander, Villamía, Elur eta Jauregi.
Galdu egin zuen atzo Bidasoak Badajozen. Bartzelona Bri irabaztetik zetozen horiak, eta bazekiten garaipen batek sailkapeneko lehenengo postuetara hurbilduko zituela. Baina errealitatea oso bestelakoa izan zen. Aurreko jardunaldietan Bidasoak erakutsi du Artalekutik kanpo ez dela talde berdina, eta atzo ere horrela izan zen.
Partida osoan zehar Escubal Badajozen atzetik egon ziren markagailuan, eta ezin izan zuten extremadurakoen erritmoa jarraitu. Egia da bigarren zatiaren parte handi batetan jokalari bat gutxiagorekin jokatu zutela, esklusioak zirela eta. Emaitza nahikoa zigor izango ez balitz bezala, Asier Aramburu ospitalera eraman behar izan zuten, buruan egin zuen zauria zela eta.
Alcobendas hartuko dute datorren asteburuan Fernando Herreroen mutilek. Badirudi Artalekun taldea askoz sendoagoa dela, eta hori frogatzen jarraitzeko aukera izango dute.

Asier Aramburu. Argazkia: bidasoaldia.com

No hay comentarios:
Publicar un comentario