FUTBOLA
Aitor Zulaikak gidatuko duen
lan taldea handitzen ari da pixkanaka. Iñaki Urkizu gipuzkoarra fitxatu eta
Real Unioni utzi dio Realak. Duela 24 urte Berastegin jaiotako gaztea da
Urkizu. Sestao Riverren aritu da azken denboraldian, eta multzoko txapeldun
izan da Ezkerraldeko taldearekin. 32 partida jokatu ditu, 23 hasierako
hamaikakoan. Play off-eko lau partidatan parte hartu du. Hegaleko jokalaria da
Urkizu. Bi lateraletan edo zelai erdian jokatu dezake. Sestaon baino lehenago,
Gernikan, Beasainen eta Antiguokon aritu da.
Gaur
hasiko dute aurredenboraldia
Aurreikuspenak beteta, gaur
abiatuko du aurredenboraldia 2014/2015eko Real Unionek. Aitor Zulaikak, Manu
Merinok eta Ibon Zoilok gidatuko dute lehen entrenamendua, eta ondorengo
jokalariak izango dituzte haien esanetara: Otermin, Azkoiti, Sagastibeltza,
Seguin, Rodellar, Romo, Domínguez, Saizar, Goikoetxea, Morcillo, Urbieta,
Sanchez, Etxeberria, Martínez, Tena, Ibarbia, Iriondo, Urkizu.
Aurredenboraldian Unionek jokatuko dituen lagunarteko partiden zerrenda ere
zabaldu du klubak:
Uztailak
26: Oiartzun – Real Union (Karla Lekuona)
Uztailak 30: Berio – Real Union (Zubieta)
Abuztuak 2: Real Sociedad B - Real Union (Zubieta)
Abuztuak 6: aurkaria eta zelaia ez daude konfirmatuta
Abuztuak 9: Beasain – Real Union (Loinaz)
Abuztuak 13: Lagun Onak – Real Union (Garmendipe)
Abuztuak 16 edo 17: Partida Stadium Galen. Aurkaria ez dago konfirmatuta

IÑAKI URKIZU (sestao-river.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario