Kantauri
itsasora bueltan erakutsi du bere maila Ama Guadalupekoak
ARRAUNA
Denbora gutxi behar izan du
Hondarribia Arraun Elkarteak TKE San Miguel Ligako aurkari onenen mailan
jartzeko. Sailkapen nagusian Oriok lortutako abantaila ziztu bizian murriztu du
Ama Guadalupekoak. Zazpi puntuko aldearekin heldu zioten horiek asteburuari,
baina bikoa da gaur diferentzia. Igandeko banderak gutxigatik ihes egin zion
arren, Hondarribia izan da asteburuan garaile nagusi. Ohiko eremura, Kantauri
itsasora itzuli da San Miguel Liga, eta Hondarribiak bere tokia egin du.
Larunbatean Marina de Cudeyo
bandera eskuratu zuen Mikel Orbañanosen taldeak Pedreñako uretan. Ohorezko
txandan Orio indartsu irten zen arren, Ama Guadalupekoa aurretik iritsi zen
lehen ziabogara. Hortik aurrera, erakustaldi teknikoa eman zuten berdeek, eta
abantaila etengabe handitu zuten. 19:43ko denborarekin iritsi ziren helmugara.
Oriok hamar segundo gehiago behar izan zituen. Tartean Urdaibai sartu zen
gainera, lehenengo txandan segundo bat lehenago sartu baitzen.
Berdintasun sentsazioa Kaikuk areagotu zuen igandean, Kontxako badian. Eusko Label bandera irabazi
zuen, larunbateko emaitza kaskarraren ondorioz lehen txandan irten zen arren.
Ohorezko txandan, Kaikuren denboraren kontra borrokan aritu zen Hondarribia,
eta segundo-hamarren bakarrekoa izan zen azkenean diferentzia. Bidasoarrek
ezin izan zuten asteburua borobildu, baina balorazioa bikaina izan daiteke.
Orio bosgarren izan zen atzo, Urdaibai eta Portugalete ere aurretik izan
zituelako. Ondorioz, sailkapeneko aldeak estutu egin dira. Datorren asteburuan
Pasai San Pedron eta Orion izango dira Ligako estropadak. Lehenago, Gipuzkoako
Txapelketa jokatu du Hondarribiak asteazkenean.
SAILKAPEN OROKORRA:
1
|
ORIO BABYAUTO
|
53
|
2
|
HONDARRIBIA ORSA
|
51
|
3
|
KAIKU AMBILAMP
|
44
|
4
|
TIRÁN PEREIRA
|
33
|
5
|
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
|
30
|
6
|
SAN JUAN IBERDROLA
|
28
|
7
|
CABO
|
26
|
8
|
PORTUGALETE EULEN
|
25
|
9
|
ASTILLERO
|
21
|
10
|
SAN PEDRO ECOLMARE
|
20
|
11
|
PEDREÑA
|
4
|
12
|
URDAIBAI AVIA
|
-41
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario