Tolosarrak
lehen entrenamenduan parte hartu du
FUTBOLA
Beste bi fitxaketa itxi ditu
Real Unionek, taldea entrenatzen hasi den egunean. Mikel Alonso Olanok gaur
bertan sinatu du urte baterako kontratua. 34 urteko tolosarra da Alonso eta
eskarmentu handia dauka futbolean. Realean 111 partida jokatu zituen, Lehenengo
Mailan. Ondoren, Premier Leagueko Boltonen, Tenerifen eta Charlton Athleticen
aritu da Alonso. Duela bi urte Unioneko lehen taldearekin entrenatzen ibili zen, fitxarik egin gabe. Oraingoan elastiko txuribeltza defendatuko du 2.B
mailan.
Sid’Ahmed Sidati Malainine “Silas”,
futbolari moduan Euskal Herrian hazi den jokalari sahararra da. Laudion eta
Sestao Riverren jokatu du. 24 urte ditu eta hegaleko jokalari azkarra da. Bihar hasiko da sahararra Real Unioneko taldekideekin entrenatzen. Gaurko saioan Aitor Zulaika entrenatzaileak aurreratu du beste bi edo
hiru jokalari espero dituela taldea borobiltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario