Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/07/07

Hirugarren izan da Ama Guadalupekoa asteburuko bi estropadetan

Kaikurekin berdinduta dago Hondarribia sailkapeneko bigarren tokian

ARRAUNA
Galizian jokatu dituzte asteburuko bi estropadak, Sanxexon eta Bueun. San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiko probak izan dira. Bietan hirugarren izan da Hondarribia Arraun Elkartea. Arraunean ondo aritu dira Orabañanosen mutilak, eta Bartzelonako estropada kontuan hartuta, erregulartasuna erakutsi dute. Baina oriangoan ere ez dira Orioren eta Urdaibairen mailara iristeko gai izan.

Estu dago egoera, hala ere, lehenengo hiru traineruen artean. Larunbatean Sanxenxon Urdaibak irabazi zuen bandera, sailkapeneko azken tokian egotearen ondorioz lehenengo txandan irten zen arren. Orio nagusi izan zen ohorezko txandan, baina ez zuen Bou Bizkaiaren denbora hobetu. Hondarribiak hamalau segundo galdu zituen Urdaibairekiko, eta zortzi inguru Oriorekiko.

Atzo Bueun, Oriok eta Urdaibaik postuak trukatu zituzten. Baina Ama Guadalupekoa hurbilago izan zuten. Bost segundo gehiago behar izan zituzten berdeek Orioko San Nicolas ontziak baino. Kaiku laugarren izan da asteburuko bi estropadetan, momentuz aurreko urteetan baino maila bat beherago dagoela agerian utziaz.

Gora doa Orioren abantaila
TKE San Miguel Ligako sailkapenean Orio da nagusi, 35 punturekin. Hirutik bi bandera irabazi ditu, konfiantza handia hartu du, eta abantaila erosoa dauka dagoeneko. Hondarribia bigarren tokian dago, 28 punturekin Kaikurekin berdinduta. Urdaibaik 95 puntu gutxiagorekin hasi zuen liga, eta azken tokian dago, baina -61 puntu ditu dagoeneko. Pedreñan eta Donostian izango dira estropadak hurrengo asteburuan.



SAILKAPEN OROKORRA:

1
ORIO BABYAUTO
35
2
HONDARRIBIA ORSA
28
3
KAIKU AMBILAMP
28
4
TIRÁN PEREIRA
22
5
SAN JUAN IBERDROLA
19
6
ZIERBENA BAHÍAS BIZKAIA
18
7
CABO
14
8
ASTILLERO
12
9
PORTUGALETE EULEN
12
10
SAN PEDRO ECOLMARE
9
11
PEDREÑA
2
12
URDAIBAI AVIA
-61

No hay comentarios:

Publicar un comentario