ARRAUNA
Igandean abiatuko da San
Miguel Liga Bartzelonan, udako arraun denboraldiari hasiera emanez. Gaur, San
Juan bezpera, TKEko eta KAE 2ko traineruak aurkeztuko ditu Hondarribia Arraun
Elkarteak. Aurten ez du emakumezkoen trainerurik aurkeztuko, ezin izan duelako
eskifaia osatu. Arratsaldeko zortzietan
hasiko da ekitaldia, Hondarribiko Kai Zaharreko aparkalekuan.
Azken
proban hirugarren
Aurredenboraldiko test
moduko azken proba jokatu zuen Hondarribiak larunbatean Pasaian. Hirugarren
izan zen 19:33ko denborarekin, Orioren eta Urdaibairen atzetik. Hamasei
segundoko aldea atera zion traineru horiak, bakarra, aldiz, urdinak.
Hondarribia B hamargarren tokian sailkatu zen, 20:45eko markarekin. Dagoeneko
bukatu dira entseguak. Igandean erakutsi beharko du bere benetako indarra Ama
Guadalupekoak, Bartzelonako Euskadi Basque Country estropadan.
oarsobidasoa.hitza.info
No hay comentarios:
Publicar un comentario