Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/19

Estatuko Trinkete Opena eta Euskadiko Txapelketa irabazi dituzte irundarrek

TRINKETEA
Asteburuan jokatu diren Estatuko Trinkete Openean eta Euskadiko Txapelketan bikote irundarrak izan dira irabazle. Gomazko paletako modalitatean jantzi dituzte txapelak.

Gasteizko Astronomos trinketean jokatu zuten Euskadiko txapelketaren finala Larrarte-Loza II bikoteak eta Letamendia-Telletxeak. Ramuntxo Trinkete Klubeko Larrarte-Loza II bikoteak 30-21 irabazi zuen.

Iruñeko Mendillori Trinketean izandako Estatuko Openaren finaleko txapela Ramuntxoko Aritz Larrartek eta Kurpil Kiroletako Migeltxo Almandozek jantzi zuten. Tenis Klubeko Lara-Ayesa bikote nafarraren aurka bi setak irabazi zituzten irundarrek.
San Martzial Txapelketa eta Europakoa Irunen
Ekainaren 28ko San Martzial txapelketa izango da Ramuntxoren eta Kurpilen hurrengo hitzordua. Horren ondotik, Europako txapelketa jokatuko dute Irunen, abuztuaren bukaeran. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario