FUTBOLA
Realak utzita iritsi dira
Stadium Galera 2014/2015 denboraldirako lehen bi jokalari berriak. Lehena
irundarra da, Jon Tena atezaina. 21 urte ditu, eta Real Unionen harrobitik
pasatakoa da. Azken denboraldian hamabi partida jokatu ditu Sanserekin, eta
hamazazpi gol jaso. Josu Ibarbia Ibarran sortutako eskuin laterala da.
Hemeretzi urte ditu eta jubenil mailako Realan kapitain izan da 2013/2014
denboraldian. Liga irabazi du talde txuri-urdinak, eta UEFA Youth League
txapelketan ere parte hartu du. Final laurdenetan kanporatu zuen Reala Schalke
talde alemaniarrak. Bi dira momentuz Donostiatik utzita iritsi diren
jokalariak, baina gehiago izan daitezke.
JON TENA
JOSU IBARBIA
No hay comentarios:
Publicar un comentario