San
Sebastian hondartza izango da lehen jokalekua
ARRAUNA
Hastera doa udako kirol
ikuskizun nagusietako bat. TKE San Miguel Liga martxan jarriko da bihar
Bartzelonan jokatuko den II.Euskadi Basque Country banderarekin. Eguerdiko
hamabietan hasiko da ligako lehen estropada. Lehenengo txandan Urdaibai,
Zierbena, Kaiku eta San Juan ariko dira. Bigarrenean egongo da Hondarribiko Ama
Guadalupekoa, Astillerorekin, Pedreñarekin eta Cabo da Cruzekin batera. Azken
txandan Portugalete, Tirán, San Pedro eta Orio izango dira norgehiagokan.
Hondarribia Arraun Elkarteak
faboritoen zerrendan abiatuko du denboraldia. Berdeek azken urteotako taldearen
gehiengoa mantendu dute. Bi fitxaketa ere iritsi dira, eta “B” ontzitik datozen
arraunlariek ilusioa eta garaipen gosea emango diote taldeari. Hondarribia
baino maila bat gorago dago momentuz Orio. Horiek emaitza bikainak lortu
dituzte aurredenboraldian, eta indartsu hasiko dute liga. Kaiku, berrikuntza
handia izan duen arren, denborarekin bere maila onenera hurbildu daiteke.
Urdaibai 95 puntu gutxiagoko zigorrarekin abiatuko da, eta nahikoa lan izango
du maila mantentzearekin. Banderak irabazteko lehian egongo da hala ere. San
Pedro, Portugalete edo traineru galiziarrak ere kontuan hartzeko aurkari izan
daitezke. Berdintasuna nagusi, emoziorik ez zaio faltako San Miguel Ligari.
Estropada eremua eta parte hartzaileak (muchocastro.com)
No hay comentarios:
Publicar un comentario