Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/24

Iago Muiña izango da Bidasoaren lehen fitxaketa

Asobalen esperientzia handia daukan jokalaria da galiziarra

ESKUBALOIA
Iago Muiña jokalari galiziarra aurkeztuko du ostegunean Bidasoa-Irunek. Eskuin laterala da Muiña, eta Guadalajaran jokatu du 2013/2014 denboraldian. Hamaika gol sartu dizkio Bidasoari. Sei Artalekun, eta bost Guadalajaran. Lehenago, Asobal Ligako eta Ohorezko B mailako hainbat taldetan jokatutakoa da (Ademar León, Academia Octavio, At.Novás, Huesca, Teucro, Aragón, Anaitasuna, Puerto Sagunto). 2012/2013an Qatarren izan zuen abentura, Al-Rayyan taldean. Ferrolen jaio zen Muiña, 1984ko apirilaren 17an. 1’90 metro da luze.

Eskarmentua eta kanpoko jaurtiketa emango dizkio Muiñak Bidasoari. Aurten faltan izan dituen bi ezaugarri, hain zuzen ere. Ezkerra izateak balio erantsia ematen dio, gainera, fitxaketari. Artalekuko bulegoetan atsedenik gabe lanean ari dira, eta emaitzak iristen hasi dira azkenean. Orain arte, Jon Azkuek eta Adrian Crowleyk taldean jarraituko dutela konfirmatu du klubak. Ostegunean, Iago Muiña aurkezteaz gain, beste hiru jokalariren kontratua luzatzea baieztatu dezake klubak. Asier Zubiriak, Asier Aranburuk eta Iñaki Caverok Irunen jarraituko dute. Beste fronteari dagokionez, Asobal Ligan edo Ohorezko B Mailan jokatuko duen jakiteko itxaroten jarraitu beharko du Bidasoak.

IAGO MUIÑA (bmguadalajara.es)

No hay comentarios:

Publicar un comentario