ATLETISMOA
Lehenengo Nazioaleko
hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da gaur Madrilgo Tres Cantosen. Super
Amara Bidasoa Atletiko Taldeko bi taldeak egongo dira bertan, baina helburu
ezberdinak izango dituzte: Ohorezko Mailara igotzea neskek, eta maila
mantentzea mutilek. Oraingoan parte hartzaile bakarra izango dute taldeek proba
bakoitzeko.
Neskek bi talde onenen
artean sailkatzea lortu behar dute, hurrengo denboraldian maila gorenean
egoteko. Orain arte jokatu dituzten bi jardunaldietan horretarako ahalmena
daukatela erakutsi dute, baina gaur ezin izango dute hutsik egin. Manresa,
Burgos, Valladolid, Silla Valencia, Alcorcón, Elche eta Celta de Vigo izango
dituzte aurkari.
BATeko mutilak sailkapenaren
beste muturrari begira egongo dira. Bi talde utzi behar dituzte atzetik
jaitsiera ekiditeko. Ez da lan samurra izango bidasoarrentzat. Zoiti Huesca,
Salamanca, Tenerife, Moratalaz, Perceiana Extremadura, Almaraz Extremadura eta
Algeciras izango dira aurkariak.
@lopet90
@lopet90
No hay comentarios:
Publicar un comentario