Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/17

Euskadiko Txapelketako podium gehienetan izan dira bidasoarrak

ATLETISMOA
Dominen bilduma eskuratu dute Behe Bidasoako atletek senior mailako Euskadiko Txapelketan. Donostian jokatu da lehiaketa asteburuan. Txingudi Atletismo Taldea proba bakarrean igo zen podiumera. Ion Arrieta hondarribiarra izan zen horien ordezkaria 200 metroko probako hiru onenen artean. Bigarren gelditu zen Arrieta, 22.26ko markarekin.

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak Euskadi mailako erreferentea dela erakutsi zuen. BATeko bost atleta izan ziren Euskadiko Txapeldun: Imanol Gil (100m), Gen Abreu (400m), Tamara Perez (400m), Teresa Zaragueta (altuera jauzia), Malen Ruiz de Azua (pertika jauzia). Lau igo ziren podiumeko bigarren tokira: Markel Blanco (800m), Marina Elosegi (400m), Nerea Sarriegi (800m), Aratz Rodriguez (1500m). Sei izan ziren brontzezko dominak: Mikel Campon (pertika jauzia), Mikel Ruiz Lasa (xabalina jaurtiketa, pisu jaurtiketa, disko jaurtiketa), Malen Ruiz de Azua (luzeera jauzia) eta Enara Ibarra (5000m martxa).

https://www.facebook.com/pages/Press-Txingudi-Atletismo-Taldea


No hay comentarios:

Publicar un comentario