Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/11

Aitor Zulaika entrenatzailea aurkeztu du Real Unionek

FUTBOLA
Real Union zuzenduko duen lan taldea aurkeztu du gaur klubak Stadium Galen. Aitor Zulaika azpeitiarra izango da entrenatzailea.  Manu Merino eta Ibon Zoilo izango ditu laguntzaile, bigarren entrenatzaile, eta prestatzaile fisiko lanetan. Ondo bidean, uztailaren 14ean hasiko du aurredenboraldia talde txuribeltzak. Bitartean, 2014/2015 denboraldiko Real Union osatuko duen jokalari multzoa biltzen hasiko da Aitor Zulaika. Ricardo Garcia presidenteak baieztatu du Jon Tena atezain irundarrak Galen jokatuko duela, Realak utzita. Gainera, Mikel Azkoitirekin, Iker Seguinekin eta Iker Rodellarrekin kontratua luzatzeko negoziatzen ari direla onartu du. 

Entzun Aitor Zulaikaren lehenenego adierazpenak:



Manu Merino, Aitor Zulaika eta Ibon Zoilo (Kiroletik).

No hay comentarios:

Publicar un comentario