Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/06/10

Ohorezko Mailara igoera lor dezakete BATeko neskek

ATLETISMOA
Espainiako Lehenengo Mailako Ligako bigarren jardunaldia ez da erabakigarria izan. Lehenengoan jakin zuten Super Amara BATeko bi taldeek haien aukeren berri. Neskek Ohorezko Mailara igotzea izango dute helburu. Mutilek, berriz, maila mantentzeko borrokatu beharko dute. Baina hirugarren jardunaldian iritsiko da lehiarako momentua. Ekainaren 28an jokatuko da.

Bigarrena prestaketa moduko jardunaldia izan da. Neskek Valentzian izan zuten topaketa igandean, eta bigarren gelditu ziren, etxeko taldearen atzetik. Bakarka, zazpi garaipen lortu zituen BATek: Malen Ruiz de Azuak pertika jauzian, Clara Viñarasek 3000 metro oztopoetan, Idoia Olasagastik 200 metroetan, Marina Elosegik 400 metroetan, Miren Martinek 3000 metroetan eta baita 4x400 erreleboko taldeak ere (Pérez, Errandonea, Sarriegi, Elosegi). Mutilek Hospitaleten izan zuten topaketa. Laugarren izan ziren sailkapenean, eta Gen Abreurena izan zen garaipen bakarra, 400 metroetan. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario