Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/12

Trainerilla Ligako lidertza mantendu du Hondarribiak

ARRAUNA
Gipuzkoako Trainerilla Liga bukatzeko jardunaldi bakarra falta da eta Hondarribia Arraun Elkarteak lidertzan jarraitzen du. Asteburuan zazpigarren eta zortzigarren jardunaldiak jokatu ditu. Larunbatean Hondarribian izan zen estropada, baina etxean kale egin zuen Beñat Elzo ontziak. San Juanek eta Oriok mendean hartu zuten Hondarribia hondartzako estropada eremuan. Zortzi segundoko aldea atera zion San Juanek, eta bikoa Oriok.

Igandean mendekua hartu zuten berdeek. Nagusi izan ziren Mutrikun, eta hiru segundoko aldearekin sartu ziren arrosen aurretik. Sailkapen nagusian 58 puntu ditu Hondarribiak. San Juanek baino lau gehiago. Oriok sei gutxiago dauzka. Datorren larunbatean bederatzigarren eta azken jardunaldia izango da Mutrikuko uretan. Igandean modalitateko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da eszenatoki berdinean. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario