Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/12

Bigarren izan dira Super Amara BATeko neskak Euskadiko Txapelketan

ATLETISMOA
Super Amara BATeko neskena izan da eskualdeko taldeen emaitzarik onena taldekako Euskadiko Atletismo Txapelketan. Lehenengo Mailako bigarren postuan gelditu ziren larunbatean neskak, Atletico San Sebastianen atzetik, eta Bizkaiko Bidezabalen aurretik. Tamara Perezena izan zen emaitzarik onena. Podiumeko lehenengo postura igo zen 400 metrotan, 59.14ko denborarekin.

Lehenengo Mailako Euskadiko Txapelketan bertan, laugarren izan ziren BATeko mutilak, Realaren, EHUren eta Atletico San Sebastianen atzetik. Bigarren Mailan, Txingudi Atletismo Taldeko mutilak bosgarren izan ziren, hainbat probatan nagusi izan arren. Juanjo Garrantxok 100 metrotan irabazi zuen, Ion Arrietak 110 metro hesietan, Javier Herrerak pertika jauzian eta Iraitz Larrañagak luzeera jauzian.

Kiroletik

No hay comentarios:

Publicar un comentario