Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/11

Porrotarekin agurtu du denboraldia Real Unionek

Tentsio handirik gabe jokatzea ordaindu dute txuribeltzek

FUTBOLA
PUERTA BONITA 2-1 REAL UNION
PUERTA BONITA: Yelco, Cano, César (Rubén Darío, 56’), Iñaki, Amaya, Yuma, Kiko (Edgar, 50’), Blanco, Chevi, Ramos, Peragón.
REAL UNION: Itxaso, Morcillo, Azkoiti, Sagastibeltza, Seguin, Rodellar, Ander Sanchez (Yeray, 74’), Juan Domínguez, Abaroa (Goikoetxea, 58’), Vega, Rodrigo Alonso (Hugo, 67’).
GOLAK: 0-1: Oscar Vega, 17’. 1-1: Peragón, 49’. 1-2: Chevi, 67’.
EPAILEA: Nicolás Espejo (Murtzia).

Carabanchelen galduta bukatu du Real Unionek 2013/2014 denboraldi gogorra. Ezin izan die joan den igandeko sentsazio baikorrei jarraipenik eman. Irabazten hasi den arren, Puera Bonitaren kontra galdu du gaur eguerdian Madrilgo Antiguo Canódromo futbol zelaian. Behin helburua beteta, eta azken hilabeteotan sufritutakoaren ondoren, aste lasaia izan dute txuribeltzek. Gaurko neurketan erlaxazioa eta irabazteko beharraren falta nabaritu dituzte.

Sergio Franciscok aldaketa esanguratsuak egin ditu hamaikakoan. Julen Itxaso nafarra jarri du atean, eta denboraldian zehar normalean filalean aritu diren Morcillo, Ander Sanchez eta Rodrigo Alonso zelairatu ditu hasieratik. Irundarrak nagusi izan dira lehenengo zatian zehar. Baloiaren jabetza eskuratu dute, eta Juan Domínguezek lehenengo abisua eman du falta jaurtiketa batekin. 17. minutuan, Oscar Vegak gola sartu du, Morcilloren erdiratzea buruz errematatu ondoren. Sei minutu beranduago, Abaroak aukera ona izan du, baina atearen gainetik irten da bizkaitarraren baselina. Atsedenaldiaren aurretik, hirugarren abagune argia izan du Unionek. Zutoinean jo du Juan Domínguezen jaurtiketak.

Bigarren zatian goitik behera aldatu da neurketa. Hasi bezain pronto, Roberto Peragónek banakoa sartu du. Golak indarra eman dio Puerta Bonitari, eta hobera egin du hurrengo minutuetan. Zaleak garaipenarekin agurtzeko intentzioz, irabazteko ahalegina egin du talde madrildarrak. Txuribeltzen intentsitateak, aldiz, pixkanaka behera egin du. Luzeegi egin zaie neurketa. 67.minutuan Chevik 2-1ekoa sartu du, bakarkako jokaldi onaren ondoren. Sergio Franciscok Yeray eta Hugo zelairatu ditu, Ander eta Rodrigo gazteen ordez. Baina Unionek ezin izan du markagailuko oreka berrezarri. Itxasok Puerta Bonitaren hirugarren gola ere ekidin du 79.minutuan. 44 punturekin bukatu du horrela liga Real Unionek. 2.Bko Bigarren Multzoko hamabosgarren tokian. 

Denboraldiko azken partida egin du Sergio Franciscok Real Unionen aulkian.

No hay comentarios:

Publicar un comentario