Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/17

Luze egiten ari zaio liga Bidasoa-Iruni

Granollersen aurka galdu zuten atzo irundarrek

ESKUBALOIA
FRAIKIN GRANOLLERS 30-22 BIDASOA-IRUN
FRAIKIN GRANOLLERS: Schulz, Blanxart (3), Campos (3), Ruiz (8), Del Arco (5), Pérez, Tremps (1), Sastre, Edgar, Pujol, Capdevila, Marc, Arnau (1), Solé (3), Puig, Salinas (3).
BIDASOA-IRUN: Zubiria, Crowley (2), Mujika (2), Vidal (3), Ugarte (1), Aldunate, Cavero (1), Azkue (1), Kallman (11), Aranburu, Rincón (1), De Cerio.
EPAILEAK: Ríos Martín eta García Mosquera.
MARKAGAILUA: 3-2, 6-4, 8-6, 12-9, 13-10, 15-13 (atsedenaldia). 16-13, 18-16, 21-17, 24-19, 27-20, 30-22.

Asobal Ligako hirugarren sailkatuaren etxean galdu zuen atzo Bidasoa-Irunek. Erronkaren zailtasunaz jabetuta, egunean bertan bidaiatu zuten irundarrek. Goizean irten ziren Katalunia aldera, eta partida bukatu bezain pronto ekin zioten itzulerari. Tartean, Granollersek bere nagusitasuna erakutsi zuen pistan. Uste baino lan handiagoa eman zion, hala ere, Fernando Bolearen taldeak.

Markagailuan aurretik izan zen uneoro Granollers, baina Bidasoak etxekoen erritmoa jarraitu zuen. Källman suediarra izan zen protagonista erasoan. Guztira hamaika gol sartu zituen atzokoan. Atsedenaldia 15-13ko markagailu estuarekin iritsi zen Palau D´Esports-en. Bueltan, hirura zabaldu zuen aldea Granollersek sei minututan.

17-16ra hurbiltzea lortu zuen Bidasoak ondoren. Baina hurrengo minutuetan, etxekoek neurketa erabaki zuten. Beste hamahiru gol sartu zituzten bukaerara bitarte. Irundarrek, aldiz, sei besterik ez. Arazo handiak izan zituzten azken hogei minutuetan baloia Schluzen atean sartzeko. Azken aurreko jardunaldia jokatuta, denboraldia agurtuko du Bidasoa-Irunek datorren igandean Artalekun, Anaitasunaren kontrako derbiarekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario