Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/17

Igoera daukate helburu La Bacaladerak eta Irungo Gaztiak-ek

Berdeek faseko lehen partida irabazi dute (22-21)

ESKUBALOIA
Denboraldiko asteburu garrantzitsuena hasi da La Bacaladera Hondarribia eta HTG Express Irungo Gaztiak eskubaloi taldeentzat. Espainiako Lehenengo Mailara igo nahi dute berdeek. Bigarrenera, berriz, beltzek. Gaur arratsaldean  bertan argitu dezakete haien etorkizuna bi taldeek.

La Bacaladera Hondarribia Kataluniako Sant Cugat del Vallesen dago igoera fasea jokatzen. Ligaxka formatuko lehiaketa da, eta dagoeneko lehenengo partida irabazi zuen atzo Viky de la Hazaren taldeak. 22-21 menderatu zuen Errioxako Calasancio. Multzoko beste partidan, Sant Cugatek jipoia eman zion Baleareetako Mata de Jonc taldeari (39-16). Galtzaileen kontra ariko dira gaur berdeak, arratsaldeko seietan. Irabaztea lortzen badu, Lehenengo Mailako talde izango da Hondarribia.

Eskubaloi asteburua Artalekun
Irungo Gaztiak-ek Artaleku kiroldegian antolatu du igoerako azken fasea. Kanporaketa formatua izango du. Gaur arratsaldeko 18:30etan Aloña Mendiren kontrako finalerdia jokatuko du Irungok. Bi ordu lehenago, Ordizia eta Dusto Loiola ariko dira elkarren kontra. Finalerdia irabazten duten bi taldeek, Bigarren Mailara igotzea lortuko dute. Bihar eguerdirako geldituko dira txapelduna erabakitzeko finala, eta hirugarren eta laugarren posturako lehia. Aloña Mendiren kontrakoa izango da, beraz, irundarren helburu nagusia.


Kiroletik


No hay comentarios:

Publicar un comentario