Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/12

Ligaxkako partida guztiak irabazi ditu Irungo Gaztiak-ek

Azken fasea jokatuko dute beltzek asteburuan

ESKUBALOIA
HTG EXPRESS IRUNGO GAZTIAK 37-33 ORDIZIA ESKUBALOIA
HTG EXPRESS IRUNGO GAZTIAK: Mikel Mindegia, Odei Rodrigez, Odei Santakruz (5), Iñaki Martinez (1), Oihan Aldanondo (6), Ander Ruiz (4), Javier Zamarreño (4), Elur Cambronero (6), Asier Satrustegi (3), Gorka Urdin (2), Ander Aldanondo (3), Iñigo Villamia (3).

Nagusi izan da HTG Express Irungo Gaztiak igoera faseko ligaxkan. Neurketa guztiak irabazi ditu, baita bigarren sailkatuaren kontrakoa ere. Atzo Ordizia menderatu zuen Pedro Salcedoren taldeak Artalekun, bere sendotasuna frogatuz. Ondo bete zituen Susperregiren, Rincónen, Olaizolaren eta Jauregiren hutsuneak. 4-6 goleko abantailarekin jokatu zuen ia uneoro Irungok. Markagailua estutzeko aukeraren bat edo beste izan zuen Ordiziak, baina orokorrean ondo kontrolatu zuen errenta Bidasoaren filialak.

Ligaxkako lehenengo postua eskuratu du horrela HTG Express Irungo Gaztiak-ek. Ondorioz, play-off formatuko azken fasea etxean antolatzeko aukera izango du. Maiatzaren 17an eta 18an jokatuko dira kanporaketa erabakigarriak. Larunbatean finalerdiak izango dira. Horietan, Irungo Aloña Mendiren kontra ariko da. Beste neurketan, Ordizia eta Universidad Deusto Loiola ariko dira elkarren kontra. Finala igande eguerdian izango da.

LABURPENA:

Irudiak: Josema Olaizola.



No hay comentarios:

Publicar un comentario