Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/12

Jaitsiera postuan dago Hondarribia

FUTBOLA
HONDARRIBIA 3-4 ANTZUOLA
ARETXABALETA 2-1 REAL UNION B

Jardunaldi erabat aldrebesa izan da azkena Ohorezko Erregionaleko Hondarribia Futbol Elkartearentzat. Jaitsiera postuak atzean uzteko aukera aproposa zeukan Mikel Llorenteren taldeak. Baina Antzuolak ezustekoa eman zuen Hondartza futbol zelaian. Berdeek hiru gol sartu zituzten arren, aurkariak lau egin zituen, garaipena eskuratuz. Ez zen albiste txar bakarra izan. Aurkari zuzen guztiek irabazi baitzuten.

Touringek bere burua ia matematikoki salbatzea lortu du. Bergarak, Zarautzen eta Vasconiak aurrea hartu diote Hondarribiari. Hamaseigarren tokian daude berdeak, Zarautzekin eta Vasconiarekin 35 puntura berdinduta. Bi jardunaldi gelditzen dira liga bukatzeko, eta donostiarren kontra jokatuko du Mikel Llorenteren taldeak azken jardunaldian. Hondartzan izango da partida. Baina lehenago, Ondarroan ariko da Hondarribia asteburuan, Aurreraren aurka. Bertan irabaztea ia derrigorrezkoa izango da berdeentzat.

Bizilagunen emaitzari begira
Real Union Bk porrota jaso zuen atzo Aretxabaletan. Ondorioz, sailkapenean atzera egin du, bederatzigarren tokira. Hurrengo jardunaldian Zarautz hartuko du Stadium Galen. Laguntza handia eman diezaioke, beraz, Hondarribia Futbol Elkarteari. 

Zaleen babesa beharko du Hondarribiak azken jardunaldian (Kiroletik)

SAILKAPENA
1  
BERIO F.T.
69  
2  
TOLOSA C.F.
63  
3  
ARETXABALETA K.E.
58  
4  
ANAITASUNA C.D.
58  
5  
ALOÑA MENDI KE
52  
6  
AURRERA K.E.
48  
7  
HERNANI C.D.
45  
8  
ANTZUOLA K.E.
44  
9  
REAL UNION CLUB SAD
43  
10  
TOURING C.D.
39  
11  
BETI GAZTE K.J.K.E.
39  
12  
OSTADAR S.K.T.
38  
13  
BERGARA K.E.
37  
14  
ZARAUTZ K.E.
35  
15  
VASCONIA C.D.
35  
16  
HONDARRIBIA F.E
35  
17  
GETARIAKO KETA F.T.
22  
18  
LAGUN ONAK C.D.
20  
kirolak.net

No hay comentarios:

Publicar un comentario