Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/18

Larunbat borobila Behe Bidasoako eskubaloiarentzat

Hondarribiak eta Irungo Gaztiak-ek mailaz igotzea lortu dute

ESKUBALOIA
MATA DE JONC 22-27 LA BACALADERA HONDARRIBIA
HTG EXPRESS IRUNGO GAZTIAK 40-25  ALOÑA MENDI
IRUNGO GAZTIAK: Mikel Mindegia, Odei Rodriguez, Odei Santakruz (2), Iñaki Martinez (5), Hodei Olaizola, Oihan Aldanondo, Koldo Jauregi (9), Ander Ruiz (3), Javier Zamarreño (2), Elur Cambronero (3), Asier Satrustegi (3), Gorka Urdin, Ander Aldanondo (8), Iñigo Villamia (5).

Ospakizunerako arrazoi bikoitza dauka Behe Bidasoa eskualdeko eskubaloiak. Denboraldi bikaina osatu ondoren, atzo arratsaldean igoera erdietsi zuten La Bacaladera Hondarribia eta HTG Express Irungo Gaztiak taldeek. Berdeek igoera faseko bigarren partida irabazi zuten Sant Cugat del Valleseko egoitzan. Balear uharteetako Mata de Jonc taldea gainditu zuen Viky de la Hazaren taldeak. Sant Cugatek 40-22 irabazi zion Calasancio errioxarrari. Hortaz, Hondarribiak bigarren postua bermatu zuen. Gaur eguerdian etxeko taldearen kontra jokatuko du, baina galduta ere, Lehenengo Mailan ariko da hurrengo denboraldian.

Hondarribiaren lekukoa hartuko du Bigarrenean HTG Express Irungo Gaztiak taldeak. Artalekun antolatzen duen play off-eko finalerdia irabazi zuen atzo Oñatiko Aloña Mendiren kontra, eta igoera ziurtatu du horrela. Kontzentratuta eta inolako erlaxaziorik gabe irten zen Pedro Salcedoren taldea kantxara. Atsedenaldirako ondo bideratu zuen partida (19-12). Bigarren zatian defentsako intentsitateak behera egin zuen bi aldeetan, eta fin ibili zen Irungo erasoan. Hegaletatik eraginkor aritu ziren beltzak. Neurketa bukatuta, lesionatuta dauden Iñaki Susperregirekin eta Fernando Rincónekin, eta beste hainbat jokalari ohirekin ospatu zuen igoera Irungo taldeak. Gaur faseko finala jokatuko du Irungok Deusto Loiola Indautxuren kontra (11:45).


Kiroletik. Argazki gehiago: https://www.facebook.com/kiroletik


Irungo Gaztiak-Aloña Mendi partidaren laburpena:

Irudiak: Josema Olaizola.

No hay comentarios:

Publicar un comentario