Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/07

Bidasoa Itzulia abiatuko da gaur

23 urtez azpiko txirrindularien arteko lehia izango da Behe Bidasoako errepideetan

TXIRRINDULARITZA
42.Bidasoa Itzulia jokatuko da gaurtik larunbatera bitarte eskualdeko errepideetan. 23 urtez azpiko txirrindularien tropela bilduko du lau etapako lasterketak. 21 taldek parte hartuko dute azkenean. Horien artean Frantziako Blagnac eta Sud Gascogne, Belgikako Abutriek, Italiako Colpack eta Errusiako Lokosphinx. Euskal Herriko talde onenak ere izango dira errepidean, Caja-Rural, Baqué-Campos, Gipuzkoa-Oreki edo Seguros Bilbao tartean.

Erreferentzia nagusien artean, joan den urtean bigarren izan zen Martín Lestido egongo da, Mutua Levante taldean. Imanol Estevez laugarren izan zen, eta Zirauna taldean dago aurten. Loic Chetout baionarra ere faboritoen artean egongo da. Bi etapa irabazi zituen joan den urtean, eta Blagnac taldean dago aurten. Caja Ruralen erreferentzia Miguel Ángel Benito izango da, eta Lizarterena Marc Soler.

Azken eguna erabakigarri
Ohiko formatoa izango du Bidasoa-Itzuliak. Lehenengo etapa Hendaian irtengo da, eta Irunen bukatu. 118km-ko ibilbidea izango du eta sprint-ean bukatuko dela aurreikusi daiteke. Bukaera berria probatuko du antolakuntzak, Hondarribia kalean. Bigarren etapa Hondarribian hasi eta bukatuko da, 128km osatu ondoren. Jaizkibel mendatea izango da zailtasunik handiena, helmugara iristeko zortzi kilometroren faltan.

Hirugarrena etapa berezia izango da. Orion hasi eta bukatuko da, eta ohi baino ibilbide laburragoa izango dute txirrindulariek, 91km-rekin. Aiako malda gogorrek nahikoa zailtasun emango diote hala ere. Laugarren eta azken etapa izango da laburrena, gogorrena eta lasterketa erabakiko duena. Irunen hasi eta bukatuta, Aritxulegi, Agina eta Erlaitz mendateak igo beharko dituzte txirrindulariek. Irungo Colon pasealekuan bukatuko da Bidasoa Itzulia, larunbatean arratsaldeko bostak inguruan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario