Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/06

Bidasoa XXIek ez du Bigarren Mailara igotzea lortu

WATERPOLOA
Bidasoa XXI taldeak Euskal Ligan jarraituko du hurrengo denboraldian. Espainiako Bigarren Mailara igotzeko fasea antolatu zuen asteburuan Irungo Azken Portun, baina ez zuen helburua bete. Zortzi parte hartzaileren artean bakarrak lortu zuen igoera, eta taldeen arteko aldea oso txikia izan zen. Tres Cantos B izan zen saria eraman zuena, eta bosgarren tokian gelditu zen Bidasoa XXI.

Lehenengo faseko hiru partidak galdu zitueen Irungo taldeak Tres Cantos Bren, Galaicoren eta Askartzaren kontra. Ondorioz, azken hiru taldeen arteko lehian parte hartu zuen igandean. Colmenarri eta A Coruñar irabazita, bosgarren postua eskuratu zuen Sergi Perezen taldeak. Antolakuntzari dagokionean, arrakasta izan zen klubarentzat. Gainera, Azken Portuko harmailak bete egin ziren igoera fasea jarraitzeko.



No hay comentarios:

Publicar un comentario