Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/05/07

Bi fronte izan ditu Hondarribiak asteburuan

Trainerilletan eta aulki mugikorrean lehiatu dira berdeak

ARRAUNA
Modalitate ezberdinetako hitzorduak izan ditu Hondarribia Arraun Elkarteak asteburuan. Trainerilletan, Gipuzkoako Ligako bosgarren eta seigarren jardunaldiak jokatu zituzten berdeek, Orion larunbatean eta Getarian igandean. Sailkapenean, lider sendoa izaten jarraitzen du Hondarribiak. Bi probetan nagusi izan zen Beñat Elzo ontzia, San Juanen aurretik. Bost segundoren bueltako abantaila izan zuen. Orio izan zen hirugarren bi jardunaldietan.

Aulki mugikorreko zortzikoan aldiz, horiak izan ziren nagusi. Ostegunean Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten etxean, eta igandean Euskadikoa Legution. Hondarribia bigarren izan zen bietan, baina maila hobea eman zuen igandean. Ostegunean Santiagotarrak Kirol Elkarteko ontzia fin ibili zen, eta Hondarribikoaren segundo berean sartu zen, hirugarren tokian. Igandean hamabost segundoko aldea izan zen eskualdeko bi ordezkarien artean.

Hondarribiko eta Santiagotarrak-eko taldeak Oriokoaren alboetan, igandean Legution.

No hay comentarios:

Publicar un comentario