Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/28

Marokoarrak nagusitu dira Irungo Maratoi Erdian

ATLETISMOA
Mila parte hartzaile inguru irten ziren atzo Irungo Maratoi Erdian. Horietatik 485 izan ziren Colon pasealekuko helmugara iritsi zirenak. Denen artean Abdelhadi El Mouaziz marokoarra izan zen azkarrena, 1:06:41eko denborarekin. Youness Aithadik eta Paueko Jean Louis Pierratek osatu zuten podiuma. Pedro Nimo galiziarrak minduta izan zuen bikia bosgarren kilometrotik aurrera, eta bosgarren tokian bukatu zuen lasterketa.

Emakumeetan, Maajida Maayouff sartu zen lehenengo tokian helmugan, 1:22:03ko denborarekin. Claudia Behobide hondarribiarra bigarren izan zen, ia bost minutu galduta. Itziar Barrenetxea donostiarra izan zen hirugarren. Rollerrei dagokienean, Garikoitz Lerga eta Maite Ancín nafarrek irabazi zuten proba. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario