Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/28

Igoera fasean ere Irungo Gaztiak da nagusi

Sailkapeneko lehenengo postuan dago talde irundarra

ESKUBALOIA
EUSKAL LIGARA IGOERA:
HTG EXPRESS IRUNGO GAZTIAK 31-27 UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA
HTG EXPRESS IRUNGO GAZTIAK:
Mikel Mindegia, Iñigo Villamia (4), Javier Zamarreño (2), Elur Cambronero (3), Ander Ruiz (1), Koldo Jauregi (12), Ander Aldanonondo (8), Odei Rodriguez, Odei Santakruz (1), Iñaki Martinez, Oihan Aldanondo, Asier Satrustegi, Gorka Urdin.
EUSKAL LIGA:
LA BACALADERA HONDARRIBIA 30-24 CORAZONISTAS

Hirutik hiru partida irabazi ditu HTG Express Irungo Gaztiak taldeak igoera faseko ligaxkan. Sailkapeneko lidertzan dago ondorioz, Ordiziarekin berdinduta. Atzo garaipen estua eta landua erdietsi zuten beltzek Artalekun. Aurkari gogorra izan zen Bilboko Universidad Deusto Loiola. Berdintasuna nagusi izan zen hasieratik, eta hamabost minutu falta zirela 21-21ekoa irudikatzen zen markagailuak. Azken txanpan akatsak zuzendu eta defentsan estutu zuen Irungok, garaipen baliotsua eskuratuz.

Asteburuan Eibarren jokatuko du Pedro Salcedoren taldeak, azken postuan dagoen Eibarko Haritzaren kontra. Ligaxkako azken jardunaldian Ordizia hartuko dute, eta sailkapeneko lehenengo postua egon daiteke jokoan. Lortzen duenak azken fasea antolatu ahal izango du etxean, maiatzaren 17-18ko asteburuan. Atzoko neurketaren aurretik, lesio larria duen Iñaki Susperregik kideen babesa eta indarra jaso zuen.

Garaipenarekin agurtu du liga Hondarribiak
Gasteizko Corazonistas taldeari irabazita bukatu zuen atzo 2013/2014ko Euskal Liga La Bacaladera Hondarribiak. Egindako denboraldia eta lortutako bigarren postua ospatu zuten berdeek Hondartzako zaleekin. Lehenengo Nazionalera igotzeko fasea jokatuko du Viky de la Hazaren taldeak.

Laburpena:

Irudiak: Josema Olaizola

No hay comentarios:

Publicar un comentario