Blog goiburua photo goiburua3_zps231ad6dd.jpg
azalaeskubaloiafutbolaarraunaerrugbiamahaitenisasaskibaloiabesteakemaitzakirratiaHTML Map

2014/04/29

Igoera fasea jokatuko du Bidasoa XXIek Irunen

WATERPOLOA
Bigarren Mailara igotzeko play off-a antolatuko du Bidasoa XXIek asteburuan. Ostiraletik igandera izango da, Azken Portu kiroldegian. Ostiralean arratsaldeko 16:00etan hasiko dira kanporaketak. Horietan, etxeko taldeaz gain, Ipar Eremuko beste zazpi talde onenek parte hartuko dute. Ondorengoak izango dira: Deportivo Bilbao, Leioa, Askartza B, Tres Cantos B, Colmenar Viejo, Galaico eta CN Coruña. Bigarren urtez segidan parte hartuko du Bidasoa XXIek, baina fasea antolatzeak abantaila emango dio. Bigarren Mailara igotzea izango du helburu Sergi Perezen taldeak. Ligan bigarren izan da, azken jardunaldian Askartza Bren kontra galdu ondoren.




No hay comentarios:

Publicar un comentario